JARDUERAK LIBURUTEGIETAN
Nafarroako Liburutegi Nagusiarekin lankidetzan, “Hegoak Hegan, Bubisher 15 urtez” liburuen erakusketa eramaten dugu eskaera egiten duten Nafarroako liburutegi guztietara.
Aljeriako Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamentuetan dagoen liburutegien eta bibliobusen sarea da Bubisher. Espainiako Estatuan lan egiten duen Bubisher elkarteak sare hori finantzatzen du udalen, elkarteen, partikularren eta bazkideen dohaintzen bidez, eta baita helburu horri begira argitaratzen dituen liburuen bidez ere.
Gure liburuek Mendebaldeko Sahara existitzen dela oroitarazten digute. Liburu bakoitzak historia propioa gordetzen du. Liburu ugari daude. Adibidez, umeentzako literatur tailerretan sortutakoa, liburutegi oso bat finantzatu zuena, edota Oporrak Bakean egitarauko ume sahararrek itzuleran idatzitakoa. Badira helduentzako liburuak Sahararren ohiturak eta izaera ekartzen dizkigutenak, esaterako, bidaia eta poesia antropologikoa lantzen dutenak; edota poeta sahararrek idatzitakoak eta Iruñeko institutu bateko ikasleek ilustratutakoa; herri sahararrekin konpromiso handia hartu duten pertsonek idatzitako historia, gizarte, biografia eta bizipenak jasotzen dituzten liburuak daude.
Eta erakusketa liburutegian dagoen bitartean umeentzako kamishibai bidezko saio bat eskaintzen dugu, batetik, eta bestetik helduentzako beste saio informatiboa; horretan Saharako historiaz eta egungo egoeraz, Bubisher proiektuaz eta Kabiak elkarteko lanaz hitz egiten dugu.
2023KO URRITIK 2024 URTARRILERA (poner Fotos y carteles (?)
ZIZUR NAGUSIKO-KO LIBURUTEGIA Urriak 2 – 20
LESAKA-KO LIBUURTEGIA Urriak 6 – azaroak 24
SAN PEDRO LIBURUTEGIA
Azaroak 27 – abenduak 20
MENDABIA-KO LIBURUTEGIA Urtarrilak 8 – 26 enero
UNE HONETAN:
ETXARRI ARANAZ-KO LIBURUTEGIA Otsailek 5 -23
HURRENGO LIBURUTEGIAK:
TAFALLA-KO LIBURUTEGIA martxoak 4 -22
CASEDA-KO LIBURUTEGIA apirilak 1-19
ZINTRONIGO-KO LIBURUTEGIA maiatzak 6-24