Bubisher bat, Urrotzeko liburu ferian,

Iruñetik Agoitzerako bidean dagoen Urrotzen liburu feria egin da azken urteotan, urtaro bakoitzean egin ere. Berriki, Saharako Kabiak-ek bere saltoki txikia izan du Urrotzen, aurreko aldietan ere egin den antzera.
Bertan, gure materiala saltzeaz gain, aukera aparta da kontaktuak egin eta, batez ere, Sahararen aldeko mezua zabaldu eta gure elkartearen berri emateko, hala nola Bubisher proiektua gehiago hedatzeko. 

Mila esker hurbildu zareten guztioi! 

Agoitzeko Hafed eta biok
Hiru Miru saltzen