Elkartasun astea Berriozarren

Fatma Moulay ekintzaile sahararrak Genevan egiten du lan, nazioartean Sahararen aldeko borroka lau haizetara zabaltze-lanetan. Orobat, Euskal Herria ederki ezagutzen du eta gaur Berriozarko Erretirodunen Udal Zentroan lehen hitzak euskaraz egin ditu hasierako agurrean.
 
Hitzaldia erdaraz izan den arren, hemengo batzuek egiten ez dutena —kunplimenduzko hitz gutxi batzuk bederen euskaraz egitea — emakume saharar honek egin du. Ez daki ongi nola eskertu diogun batzuk…
 
Hortaz landa, interesagarria izan da hitzaldia eta bertan egon garen hirurogeita hamar entzuleok ez gara batere aspertu.
 
Mila, esker, Fatma
 
Juantxo eta Fatma
Sahararen aldeko elkartasun astearen bigarren hitzordua euskaraz izan zen, eta bi kontu jorratu ziren Berriozarko Kultur-gunean:
Lehenik:  Basamortuko liburutegiak eta Bubisher proiektua,Saharako Kabiak-eko kide baten eskutik.
Bigarrenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa: Sahararrak: errefuxiatuak ala aberrigabeak?
Nayua Aduh gazte ekintzaile gaztearen eskutik. Ze pozgarria den ikustea gazte saharar bat euskara ahoan eta bihotzean! Mila esker anitz bereziki AEK-ko ikasleei, arretari eutsi egin zioten eta; biba zuek!

“Herri bakoitzak bere ohiturak, herri bakoitzak bere azturak” dio esaera zaharrak.  Elkartasun astearen azken hitzordua: elkartasun bazkaria. Hala behar du! Eta bai, bazkari ederra eginda biribildu dugu astea. Mila kilo zorion prestaketan aldez edo moldez lagundu zenuten guztioi, baina batez ere sukaldari prestu horiei: dena gozo! 

 
Bazkariaren jangainekotzat, elkartasun zozketa, eta ohiko opariez gain, berriozartarra ere baden  Jon Mariezkurrena pilotari gazte baina handiak emandako pilota sinatua zozketatu egin zen. Hunkigarria izan da “Sahara hurra” pilotan bertan ikustea pilotari handiaren sinadurarekin batera! Jon, bai txapelduna! Sahara Hurra eta Marokori egurra!
Kabiaken opariak