Albares ministro espainiarraren okerreko jarrerari erantzuna

 

Saharako Kabiak hala nola Sahararen aldeko ANARASD, ATTSF, ANAS, Berriozarko Sahararen aldeko Lagunak, Saharaztan eta Zangozako Zubi Solidarioa gure gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu José Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministro espainiarrak berriki egin dituen adierazpenen aurrean, non Marokoren alde lerratzen den bertze behin ere. Jarraian, gure salaketaren funtsa, labur bada ere.

Hasteko, José Manuel Albares ministroaren adierazpen horiek nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak dira, hala nola sahararren autodeterminazio-eskubidearen aurkakoak, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak urratzen dituztelarik.

Halaber, irmoki salatzen dugu PSOEk hartu duen norabide okerra, interes politikoak lehenetsiz justiziaren eta legeei muzin eginda. PSOEko militanteei eta Espainiako Gobernuko kideei eskatzen diegu saharar populuaren eta oinarri demokratikoen aldeko jarrera har dezatela atzera.

Bukatzeko, Frente POLISARIOri gure babesa berresten diogu, saharar populuaren legezko eta zilegizko ordezkari bakarra baita.

50 urteko erresistentzia ezin da isilarazi! Gora Sahara askea!

 

Emakume sahararra mikroa eskuetan