Hegoalde Ikastolan, lan eta lan

Hegoalde ikastolako 6. mailako neska-mutilak

Udaberriko lehen egunean, Iruñeko Hegoalde ikastolaren seigarren mailako ikasleekin egin da saio bat, Sahara mintzagai izan dugularik. Seigarren mailako neska-mutikoak erne eta goait egon dira, txintxo-txinto, eta benetako interes bizia erakutsi dute ordubetez.

Aitor dezadan niretzat bereziki hunkigarria izan dela iragan den mendean —o tempora, o mores— irakasle aritu nintzen ikastetxe honetara itzultzea eta sentsazio zein oroitzapenez bete zaidala bihotza. Nolanahi, azalpen orokor bat euskaraz egin eta gero, bi lagun sahararren txanda izan da.

Aurrena, Nazha Elkhalidi, Mendebaldeko Sahara okupatuan jaiotako emakumea, Ikastolako ama ere badena, bere seme txikiena hiru urtekoen gelan dagoelarik. Marokok okupatutako Mendebaldeko sahararen egoeraren berri eman zuen. Era beran, bere bizipen latzak azaldu eta ihes egin behar izan zuela Europara eta nola ibili den azkenik Euskalerrian laketu arte.

Hurrena, Tateh Breika, errefuxiatuen kanpamenduetan jaioa eta umeak txunditu dituena hareaz betetako botilez osaturiko eraikuntzen proiektua erakusterakoan. Azaldu du zergatik eta nola egin zuen lehen etxetxoa basamortuan amonari eta umeen galdera zehatz eta burutsuak argi eta zuzen erantzun dituenez gero, gaztetxoak liluratuta utzi ditu.

Zinez saio eder askoa!

Shukran, Hegoalde!

Nahi duzuen arte!