Global Aktion GKEren aurkako erasoa

 

Global Aktion GKEren aurkako erasoa

Global Aktion gobernuz kanpoko erakundearen aurkako eraso larri bat izan da Kopenhagen. «Estoneatuta gaude. Bulegoa suntsitu digute erabat. Gure kontra eta gure elkartasun-lanaren kontrako eraso zuzena da»,

Sahararen aldeko GKE honen bulegoa suntsitu zuten ezezagun batzuek astelehen gauean egindako erasoaren ondorioz. Global Aktion-ek salatu duenez, erasoaren funts politikoa begi-bistakoa da,  GKEak saharar herriaren eta Mendebaldeko Sahararen alde daraman sentsibilizazio-lanari lotua.

Nahita egindako eraso bat, sinadura eta guzti.

Hedabideen aurrean salatu duenez Morten Nielsenek, Global Aktioneko politika eta kanpainen koordinatzaileak, astelehen gauean bulegoko leihoetatik likido sukoi bat jaurti zuten; aldi berean, spray beltzez idatzitako grafitiak egin zituzten: “Maroko” eta “Utzi terroristei laguntzeari. Jakina denez, Marokoko erregimeneko eragileek erabiltzen dute hitz hori Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren alde borrokatzen direnei deitzeko.

Global Aktion eta Sahararen aldeko duen konpromiso politikoa

Global Aktion erakundeak nazioarteko hainbat kausa babesten ditu, besteak beste, saharar herriaren borroka, Mendebaldeko Sahara Marokok 1975etik militarki okupatutako lurraldea baita. Global Aktionek Mendebaldeko Sahara okupatuan lan egiten du, baita beste hainbat tokitan ere, beti ere Sahararen eta Marokoren arteko gatazka ikusarazteko eta nazioarteko legalitatean oinarritutako konponbidea sustatzeko.

“Eraso hau estuki lotuta dago Mendebaldeko Saharan egiten dugun lanarekin. Marokok lurralde hau bere egin zuen, baina NBEk herri sahararrak independentziarako duen eskubidea babesten du”, adierazi du Nielsenek.

Ezohiko gertaera bat

Erakundeak mehatxuak jaso baditu ere eta iraganean bere instalazioen aurrean manifestazioen jomuga izan bada ere, eraso honek aurrekaririk gabeko urratsa izan da. Kolpe emozionala eta kalte material larriak gorabehera, Nielsenek adierazi zuen inor ez dela zauritu suertatu bulegoa hutsik baitzegoen erasoaren mementoan. «Zorionez, une horretan inor ez zegoen bertan. Baina txiripa hutsa izan zen sutea ez zabaltzea, eta bulegoaren gainean adineko pertsonak zeuden lotan.

Erasoaren osteko babesa

Erakundeak elkartasun uholdea jaso du gertakariaren ondoren. «Badira laguntza eskaini digutenak gure lanarekin jarraitu ahal izateko beste leku berri bat aurkituz», esan du Nielsenek. Eraso honek sare sozialetan ere erreakzio-uholdea eragin du. Kopenhageko poliziak ikerketa sakona abian jarri duela iragarri du. Bien bitartean, elkartasun  eta babes-adierazpenak hala nola gaitzespen publikoak biderkatzen ari dira. Saharako Kabiak elkartetik elkartasun mezu bero bat igorri eta babes osoa adierazi nahi diogu Global Aktion erakundeari.

About the Author

You may also like these