Saharako Kabiak / Nidos del Sahara
Handitzen ari diren umeen begietan, denbora ez da oraino kiribil biribil itxia, baizik eta espiral moduko zerbait, urtaroak oraindik ere bi aldiz aldatzen baitira: lehen aldia, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen bidaiagatik, eta bigarrena aldia, umeen gogoak ere pixkanaka-piskanaka esnatzen direlarik. Horregatik denok ezagutzen ditugun betiko urtaroak, neguarekin hasita – ash-Shita (الشِّتاء), ar-Rabee (الرَّبيع), as-Sayf (الصَّيف), al-Khareef (الخريف) – umeek helduengandik ikasi behar dituzte.
Argazkiko Minatu Ahmed eta Salma Baba neskatikoek, urtaroei buruzko eskola jaso eta gero, harrotasunez erakusten digute haiek beraiek sortutako lorategi eramangarri bat.
Derradan, bidenabar, nahigabeko hitz-joko bat sortu dutela, nahi gabe sortu ere seguruenik, “garrantzitsua” hitzaren jatorrizko esanahia “pisua eramatea” izaki.
Nolanahi, hortxe dugu zehaztapen miresgarri bat: zeren eta Sahararen argi itsugarriaren azpian, eguzkiak berak ere eguzki-betaurrekoak jantzi behar ditu.
Joachim Frank, idazlea, Kimika Nobel sariduna izan zen 2017an.
María Pedraza doktoreari esker izan du Bubisher proiektuaren berri