Eugiko Crossa, Sahararen alde

Eugin, Iruñea eta eskualdea hornitu eta herria edertu egiten dituen urtegi handiaren inguruan, 80ko hamarkadatik urtero herri lasterketa antolatzen du Eugiko Ostatua Elkarteak, etengabeko apustu batean biztanleen arteko harremanak modu osasuntsu eta solidarioan dinamizatzeko. Horrela, joan den igandean, abuztuak 24, 2025eko edizioa izan zen.

Urtero kros herrikoiaren egunean elkarteko kideak eta Eugiko bizilagunak buru-belarri aritzen dira urtegiaren inguruko lasterketa solidarioaren antolaketan. Edizio bakoitzean antolakuntzak parte-hartzaile bakoitzeko 1€ bideratzen du irabazi asmorik gabeko elkarte solidario batera (dortsal solidarioa). Aurten gure elkarte Saharako Kabiak hautatua izan da.

Goizetik Bubisher-en erakusketa eta liburuak erakusgai egon ziren irteera eta helmuga puntuan izango ziren plazatxoan. Lasterketaren ondoren, bertan sari banaketaren aurretik mikrofonoak Kabiak-eko bi kideri eskaini zizkieten, Kabiak-en lana zertan den azal zezaten. Ondoren, aurtengo edizio honetan jasotako 256 €-ak elkarteari eman egin zizkioten. Kabiak-eko kideek eskerrak eman zizkien Eugiko herriari eta Eugiko Ostatua Elkarteari 2025erako egindako hautu, harrera eta ekarpenagatik.

Izan ere, oso garrantzitsua da honelako ekitaldi publikoetan Saharar Herria agertzea, haiei buruz hitz egitea, eta jasaten ari diren bidegabekeriaren ondorioak ezagutaraztea. Beraiei buruz hitz egitea eta hor irauten dutela ez ahaztea norbanakook munduko alde honetako gure errealitateetatik egin dezakegun gauzarik garrantzitsuenetakoa baita.

Sari-banaketa eta hamaiketako bitartean pertsona kopuru polita hurbildu zen gure mahaira gure jardunaz galdetzera eta baita Bubisher-en liburuak erostera ere. Informazio gurutzatze horretan, Eugiren liburutegia eta irakurketa kluba interesik gabe kudeatzen duen pertsona talde batek lotu zuen gurekin aurreraxeago tearen zeremonia baten inguruan Bubisher-en liburu baten inguruan saio literario antolatzea. Era berean, Eugiko Gazte Asanbladaren emakumezko ordezkari gazte batek Saharari, haren historiari, gatazkari, kanpalekuetako Bubisher-i eta Kabien proiektuei buruzko informazio saioa eskertuko zutela adierazi ziguten. Eta bai, noski, nahi dutenean, han egongo gara berriro ere.

Hemendik Kabiak osatzen dugun nafar eta saharar kideok Eugiko Ostatua Elkarteari eskertzen diogu aurten tokia guri egin izana. Mila esker bene-benetan. 

Bizitza luzea opa diogu Eugiko Lasterketari!

 

Eugin