Joan den martxoaren 21ean, Saharako Kabiak gure elkarteak koordinatuta, Olaztiko liburutegiko irakurketa-kluba izan zen Bertan interesa handia adierazi eta aktiboki parte hartu zuen talde polita bildu zen, egun Euskal Herrian bizi den Badia Rahal idazle sahararrak idatzitako Una Mujer que Espera liburuaren inguruan.

Badia kanpamenduetan jaio , Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Harremanetan graduatu eta 17 urtez Gizarte Gaietako eta Berdintasuneko Ministroa izan zen SAED-en.  Saharako  herriaren eta kulturaren maitale, askatasunaren aldeko borrokalari, inkonformista eta oso kritikotzat jo zuen bere burua. Liburua osatzen duten 14 kontakizunen bidez, emakume eta errefuxiatu gisa, bere bihotzetik hitz egin nahi izan du, erbestealdi batean giltzapetutako gizon eta emakumeen inguruko gorabeherei buruz, 49 urtez aberrira itzultzeko zain euren bizitzak gatazkak zeharkaturik jarraitzen duten errefuxiatuei buruz.

Kontakizun horiek agerian uzten dute emakumeek emakume izateagatik sufritzen duten oinaze bikoitza, 50 urtetan, denbora errekorrean, modernizatu, nomada izatetik sedentario izatera pasatu eta erronka berriei aurre egin behar izan dien gizarte batean, garapen-trantsizio naturalik eta askatasunik eduki gabe.

Luxu bat izan zen klub honetan Baida Rahalen presentzia izatea. Baída Rahal-ek jakinarazi zigun bere hurrengo liburua dagoeneko bukatua duela, eta argitaratzeko zain dagoela.

Shukran, Baída!